/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldea 1-0 nagusitu da Vitoriako Aurreraren aurka

Idoia Agirreren gol goiztiar batek garaipena eman die armaginei

There are no reactions yet. Be the first!

Iratxe, Lete, Seoane, Gantxegi, Urkizu, Basterra, Atristain, (Kattalin 69’), Alonso, Larrañaga, (Esti 78’), Ibarrola (Melani 87’), Agirre.

Emakumezkoen lehen taldea 1-0 nagusitu da Vitoriako Aurreraren aurka, Ligako zazpigarren jardunaldian. Armaginak ondo hasi dira, indartsu, eta 11. minutuan Idoia Agirrek neurketako aurrenekoa egin du, jokaldi bikaina burutu eta gero. Baloia lapurtu eta atezainaren azpitik sareetara bidali du baloia aurrelari armaginak.

Lehen zatian jaun eta jabe izan dira eibartarrak, eta aldeak handitzeko aukera batzuk ere izan dituzte. Hala ere, gasteiztarren atzelariak sendo egon dira, eta ez dute ia akatsik egin. 

Bigarren zatian taldeak gogor egin behar izan du lan aldeari eusteko. Arabarrek ahaleginak egin dituzte, baina armaginek aukera onak izan dituzte, tartean Ibarrola. 

Era honetan Eibarrek denboraldiko seigarren garaipena eskuratu du, eta Xuban Peñarenek bigarren postuan jarraitze dute, Logroño CDEFrekin 19 punturekin berdinduta.