Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Eibarrek Arola Aparicio fitxatu du, Bartzelona B taldetik

Hegaleko aurrelaria da eta gaur hasiko da entrenamenduetan

Eibarreko emakumezkoen taldeak Arola Aparicio kataluniarra sartu du bere lehen taldean, Bartzelona B taldetik datorren aurrelaria.

Arola Sant Antoni de Villamajorren (Bartzelona) jaio zen 1997ko irailaren 24an (22 urte ditu), hegaleko erasotzailea da, bi denboraldirako sinatu du eta gaur bertan sartu da taldearen entrenamenduetan, "Triki" Dorronsororen aginduetara.

FC Bartzelonaren harrobian hezia, Arolak lau denboraldi jokatu zituen (2015 eta 2019 artean) Estatu Batuetako liga unibertsitarioan Little Rock Trojans taldearekin. Bartzelonara bueltan, joan den denboraldian Bartzelona B taldean jokatu zuen.