Skip to main content
EU
Fundazioa

Emakumezkoen Eibarrek Alavesen aurkako lagunarteko batekin itxiko du urtea Ipuruan

Eibartarrak 1999ko Superkopako txapelduna omenduko dute

Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak adiskidantzazko partida batekin itxiko du urtea bihar Ipuruan, Deportivo Alavesen aurka, eguerdiko 12:00etan. Sarrera doan izango da

Eibartarrak omentzeko balioko du partidak. Talde honek -emakumezkoen Eibarren aurrekaria- 1999ko abenduan Espainiako Superkopa irabazi zuen. Beraz, hil honetan hogei urte bete dira balentria hori egin zenetik.

Partidaren aurretik, 1999ko txapeldunak Amaia Gorostiza Eibarreko presidenteak lagunduta aterako dira zelaira, eta irabazitako garaikurra erakutsiko diete ikusleei.

Eibar eta Alaves Bigarren Pro Mailako -sortu berri den zilarrezko kategoria- punta-puntako bi talde dira. Lehen itzulia amaitzeko partida bakarra geratzen denean, Eibar bosgarren da sailkapenean, 24 punturekin, Alavesek baino bat gehiago, seigarren baita.