Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Eibar sorpresa ematetik bi minutura gelditu da Iruñan

Armaginek 2-1 galdu dute bigarren postuan den Mulierren aurka, 88. minutuan

SD Eibarren emakumezkoen lehen taldea sorpresa ematetik bi minutura gelditu da Tajonarren, Bigarren Mailako 2. Multzoko bigarren postuan den Mulier FCN iruñarren aurka. Partidako 88. minutuan jaso dute 2-1-ekoa.

Nafarrek, igoera play off-erako sailkapena helburu dutenak, partida lehen bait lehen erabakita uzteko asmoz irten dira zelaira. 7. minutuan, Iratxe atezainarekin izandako buruz-burukoan aurreratu dira markagailuan, Maiden eskutik.

Gol horretatik aurrera, partida oso berdindurik egon da, eta ez da aukera gehiegirik izan lehen zatian. Maitane Basterraren jaurtiketa bat, atezainak kostata gelditu duena, eta Melaniren falta jaurtiketaren bat izan dira armaginen aukerak. Etxekoak, kontraerasoan aritu dira, norgehiagoka erabakitze aldera.

Bigarren zatia hasi besterik egin ez denean, 30 segundu, Ainhoa Alonsok pase luze bat jaso du, arraseko erdiraketa egin eta Irati Lazkanok jaurti du baloia sarera, Haizea Lombak ukitu ostean.

Momentu horretatik aurrera, golaukera garbiak izan dituzte bi taldeek. Armaginek aukera bikoitza izan dute lehenik, Ainhoa Larrusen areaz kanpoko jaurtiketak langa jo du, eta aldaratzea, posizio onean, Haizea Lombak profitatu du, baina kanpora irten da baloia. Minutu batzuk geroago, kontraeraso batean, Ainhoa Alonso bakarrik geratu da atezainaren aurrean, baina jaurtiriko baselina kanpora joan zaio.

Nafarrek ere izan dituzte abaguneak. Falta jaurtiketa langara bidali dute lehenik, eta atezainarekin izandako buruz-burukoa Iratxek deuseztatu du gero. Nafarrek zelai erditik ateratako zenbait falta arriskutsuren ostean, 88. minutuan korner batean egin dute gola. Bigarren zutoinera bidali dute erdiraketa, eta Miriamek, ia aurkaritzarik gabe, 2-1-ekoa egin du. Partida ona jokatu duten Eibartarrak saririk gabe gelditu dira modu honetan.

Eibarren hamaikakoa: Iratxe, Naira, Alaitz, Olatz, Irune, Ainhoa Larruskain, Maitane, Melani (Haizea Ribera, min.59), Irati Lazkano (Ane Egaña, min.65), Ainhoa Alonso, Haizea Lomba (Ariane, min.75).

 Golak: 1-0: min. 6, Maider, 1-1: min.46, Irati Lazkano. 2-1: min.88, Miriam.