Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumeen taldeak ere esperotakoa lortu du eta mailari eutsi dio

Zilarrezko mailara itzuli diren honetan, ondo ibili dira Félix Reciok gidatutako jokalariak

SD Eibarren emakumezkoen lehen taldeak espektatibak bete ditu iaz zilarrezko mailara igo ostean, eta mailari eustea lortu du.

Taldea oso gaztea da eta jokalariak maila horretan aritzen ziren lehen aldia zen. Horrela, aurtengo erronka kategoria ezagutu eta hari egokitzea zen, mailari eutsi ahal izateko.

Félix Recioren jokalariek jaitsiera-postuetatik kanpo eman dute ia denboraldi osoa. Bolada onak eta puntuak lortzeko arazoak izan dituzte txandaka, eta azken horietan postu arriskutsuak hurbiltzen zirela ikusi dute.

Azkenean, emakume armaginek azken-aurreko jardunaldian lortu zuten mailari matematikoki eustea, Leioako Emakumeak 0-4 mendean hartuta.

Taldeak 7 partida irabazi ditu, 6 berdindu eta 13 galdu. Horrela lortutako 27 puntuekin jaitsiera-postuetatik 5 puntura geratu dira, eta zazpigarren sailkatutik bi puntu eskasera.