Skip to main content
Kluba

Emakumeen papera kirolean, Ipuruako Geletan eztabaidagai

‘Emakumea eta Futbola: kirolaren ikuspuntu berriak’, izan da hitzaldiaren izenburua

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, kirol enpresa eta klubei zuzendutako jardunaldia eskaini du gaur Ipuruako Formakuntza Zentroan ‘Emakumea eta Futbola: kirolaren ikuspuntu berriak’ lelopean.

Kirol munduari lotuta dauden bost emakumek hartu dute parte hitzaldian futbolaren eta genero berdintasunaren inguruan euren iritzia emateko.

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak eman diote hasiera ekitaldiari, eta Patricia Rodriguez SD Eibarreko Zuzendari Gerentea, Aurora Cid SD Eibarreko nutrizionista, Laura Mendikute SD Eibarreko jokalari eta entrenatzaile ohia, eta Amaia Ugarte Garako kirol-kazetariak hartu dute parte Elena Azpeitia EITB-ko kazetariak aurkeztutako saioan.

Goizane Alvarez mota honetako “eztabaida guneen” garrantzia azpimarratu du, “zein motatako gizartea erabakitzeko pentsamendu guneak direlako”. Amaia Gorostizak, bere aldetik, Klubaren helburua “mota honetako ekimenak aurrera ateratzea” dela adierazi du.

Hitzaldian zehar, Patricia Rodriguezek azaldu du Klubeko ardura postuetan dagoen paritatea ez dela berariazkoa, “baizik eta pertsonak gaitzen heldu garen berezko egoera”, momentu batean lanpostu horretara aurkeztu zirenak hain zuzen ere.

Amaia Ugartek adierazi duenez, “gero eta emakume gehiago dago kirol-kazetaritzaren munduan, baina postu mugatuekin eta euretako gutxi ardurazko postuetan”.

Laura Mendikutek azpimarratu duenez, “emakumezkoen futbola gero eta baloratuagoa izaten ari da, baina oraindik asko daukagu egiteko eta, gainera, batzuetan gu geu gara gure bidean harritxoak jartzen ditugunak”.

Aurora Cidek adierazi du bera inoiz ez dela sentitu “emakume bat gizonezkoen mundu batean”. “Jokalari eta lankideek modu oso naturalean tratatzen naute”.

Gizonezko eta emakumezkoek hartu dute parte ia eserleku guztiak bete dituen ekitaldian Ipuruako Formakuntza Zentroan.