Skip to main content
EU
Fundazioa

‘Emakumeak eta Futbola: kirol-ikuspuntu berriak’ jardunaldia Ipuruan

Ekitaldia maiatzaren 11an egingo da, 18:30etan, Iparraldeko Tribunaren geletan

SD Eibar Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, enpresa eta kirol-klubei zuzendutako jardunaldi berria eskainiko du Ipuruako Formakuntza Zentroan maiatzaren 11an, osteguna, 18:30etan.

 ‘Emakumeak eta Futbola: kirol-ikuspuntu berriak’ jardunaldiak kirol-munduarekin lotura duten bost emakume batuko ditu futbolaren eta genero berdintasunaren inguruko ikuspuntuak partekatzeko; munduko eliteko kirolean egindako bidea eta egin beharrekoak ikuspuntu kritiko batetik aztertzeko; eta aurrekoa Eibar bezala berdintasunaren inguruan ez-ohikoa den klub baten aktualitatearekin erlazioan jartzeko, bere presidentea emakumezkoa delako (La Ligan bi bakarrik dira emakumezkoak) eta erabakiak hartzeko postuetan parekotasuna dagoelako.

Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak egingo du ekintzaren aurkezpena, eta bertan Patricia Rodriguez SD Eibarreko Zuzendari Gerentea, Aurora Cid nutrizionista, Laura Mendikute jokalari eta entrenatzaile ohia eta Amaia Ugarte GARA-ko kazetaria arituko dira, Elena Azpeitia EITB-ko kazetariaren gidaritzapean.

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek info@sdeibar.com helbidean edo 943 201 831 (1 luzapena) eman dezakete izena.

Jardunaldi hau ‘Zailtasunaren eta akatsaren kudeaketa’ izenekoaren ostean egingo da, joan den apirilean Markel Alberdi eta Ander Romarate olinpikoak, Fran Garagarza Kirol Zuzendaria eta Manu Egaña Kirolbeteko Antolakuntza Zuzendaria batu zituena eta arrakastatsua izan zena.