Skip to main content
EU
Kluba

“Emakumea eta Kirola: eta orain zer?” mahai ingurua antolatu du SD Eibar Fundazioak martxoaren 24rako

Ekitaldia Eibarko Martxoak 8-ko lan taldeak antolatu du Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta

“Emakumea eta Kirola: eta orain zer?” mahai ingurua antolatu du SD Eibar Fundazioak martxoaren 24rako Martxoak 8-ko lantaldearekin elkarlanean. Euskal Herriko emakume kirolari ezberdinek parte hartuko dute Ipuruan egingo den ekitaldian.

Jarduera Eibarko Martxoak 8-ko lantaldeak antolatu du Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta. Bertan daude Eta Kitto...!, Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea, SD Eibar Fundazioa eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea”.

Ana Ramos kazetari eibartarraren gidaritzapean egingo da ekitaldia. Mahai ingurua osatuko duten protagonistak Maialen Chourraut piraguista, Irati Anda eskalatzailea, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria eta Patri Espinar pilotaria izango dira.

Hizlariek emakumeek kirol-jarduera profesionala uzten dutenean edo ama izatea erabakitzen dutenean dituzten zailtasunen inguruan hitz egingo dute, besteak beste.

Hitzaldia SD Eibar Fundazioak sustatutako Euskara Planaren eta Berdintasun Planaren barruan kokatzen da. Ipuruako prentsa aretoan izango da martxoaren 24an, osteguna, 18:30etik aurrera.