Elena Valej, jokalari armagin berria 2027ko ekainera arte
Osasunatik datorren erdilariak Eibarrekin sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Elena Valej Eibarren zelai-erdia indartuko du 2027ko ekainera arte, hurrengo bi denboraldietarako. Valej talde armaginera batu da, hurrengo denboraldirak obigarren fitxaketan bilakatuta.
Zaragozako erdilaria (2002) Zaragoza CFF, Pradejón eta CA Osasuna taldeetatik pasa da. 16 urte besterik ez zituela, zaragozarrak 1ªRFEFen jokatu zuen lehen aldiz Zaragoza CFF taldearekin, eta 2021ean CA Osasunak fitxatu zuen, nahiz eta lehen denboraldian Pradejón taldean utzita jokatu zuen.
CA Osasunan eman dituen azken bi denboraldietan, zaragozarrak 40 partida baina gehiago jokatu ditu, 2.000 minutu baina gehiago guztira.
23 urteko erdilariak Eibarrekin lehenengo mailan lehen esperientzia biziko du aurten, gaztetasuna, gogoak eta sendotasuna gehituz zelai-erdian.
Ongi etorri, Elena!