Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Zaragozak bukaera eman dio Eibarren boladari

S.D. Eibarrek bere lehen porrota jasan du Bigarren Itzulian 1-0 Real Zaragozaren etxean galdu ostean, Arruabarrenari gol zuzen bat bertan behera utzirik partiduaren norabidea aldatu zezakeen norgehiagoka batean.

Neurketa hasiera oso parekatua izan da, bi taldeak baloi jabetza bereganatzeko lehian ziharduten, Eibar garaile irtenik borroka honetan. Urdingorriak zelai erdiaz jabetu ira, Zaragozak, ordea, ezker hegaletik mina egitan saiatu da, bertan Montañesek arriskua zeraman.

Nagusitasun armagina izanagatik, Zaragozak izan du arrisku aukerarik nabarmenena. Albentosak atzera oker eman duen baloi luze bat, Luis Garciak baliatu du Eibarren arean sartzeko, baina Xabi Irureta ikaragarri egon da banakakoa geldiaraziz.

Hortik minutu gutxira, Arruabarrenak baloia sareetara bidali du Gilvanek buruz utzi ondoren, baina jokaldia bertan behera utzi da, gaizki adierazitako jokoz kanpo batengatik.

Hainbat aukera gehiago eman dira armaginen alde, baina aurrelari armaginak ez dira fin ibili aurkariaren atearan aurrean. Hutseko berdinketarekin iritsi da atsedenaldia, nahiz eta emaitza beste bat izan zitekeen.

Bigarren zatia ere oso borrokatua izan da. Hala ere, lehen zatian gertatu den bezala, Xabi Iruretan bere taldea salbatu du, Luis Garciaren jaurtiketa bat berriro ere geldiaraziz.

Hala eta guztiz ere, Luis Garciak ondoren Xabi Iruretari gainditzea lortu du. Ezker hegaletik eginiko jaurtiketa bat, etxekoen aurrelariak buruz errematatu du eta Xabik ezin izan du ezer egin.

Hortik amaierararte, Eibarrek bihotza burua baino gehiago erabili du eta bere erasoak ezerezean utzi ditu zaragozatarren atzekaldeak, ondo defendatuz lorturiko emaitza. 1-0 ekoarekin partidua bere amaierara heldu da.

Datorren asteburuan, Garitanorenak C.D. Tenerife jasoko dute, igandean, 18:00etan. Neurketa hau, Eibarren historiako 1000. partidua izango da Bigarren Mailan.

 

FITXA TEKNIKOA

ZARAGOZA: Leo Franco, Arzo, Alvaro, Laguardia, Barkero (Esnaider 85"), Roger, Luis Garcia (Cidoncha 72"), Montañés, Fernandez, Javi Álamo (Victor Rodriguez 46") eta Rico.

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Errasti, Arruabarrena (Capa 71"), Gilvan Gomes (Eizmendi 71"), Dani Garcia, Yuri, Morales (Urko Vera 57"), Jota eta Raul Navas.

GOLA: 1-0 Luis Garcia 61"

EPAILEA: Jose Luís Munuera Montero (Andaluziarra) txartel horia erakutsi die Arzo eta Cidonchari etxekoen aldetik eta Raul Navas, Gilvan Gomes eta Errastiri bisitarien aldetik. Baita Arzo etxekoa kanporatu du txartel gorri zuzenaz.