
CD Vitoriak larunbatean hasiko du Bigarren Mailara igotzeko kanporaketak
Deustu izango da armagin bigarren taldearen lehen aurkaria
CD Vitoriak larunbat honetan ekingo die Bigarren RFEFra igotzeko kanporaketei.
Eibarren filialaren lehen aurkaria Deustu izango da. Joaneko partida Bilboko Etxezuri zelaian jokatuko da larunbat honetan, apirilaren 29an, 18:30ean. Itzulera Unben izango da hurrengo asteburuan, baieztatzeke dagoen ordutegian.
Kanporaketa hau gaindituz gero, beste bi geratuko dira igoera lortzeko. Hurrengoa Hirugarren RFEFko finala izango da, Leioa eta Basconiaren arteko kanporaketako irabazlearen aurka. Bigarren kanporaketa honen datak maiatzaren 14a eta 21a izango dira eta Vitoriak, bigarren sailkatua den heinean, bere alde izango du zelai faktorea.
Hirugarren RFEFeko multzo bakoitzeko 18 kanporaketetako irabazleak zozketa batean sartuko dira Bigarren RFEFra igoko diren 9 taldeak irtengo diren itzuli bikoitzeko azken kanporaketa bat jokatzeko. Partidak maiatzaren 27an eta ekainaren 4an izango dira.
CD Vitoriak, Jokin Aranbarrik entrenatuta, bigarren amaitu du txapelketako fase erregularra 58 punturekin (16 garaipen, 10 berdinketa eta 4 porrot). Multzoko txapelduna, Barakaldo, automatikoki igo da Bigarren RFEF mailara, multzoko beste 17 txapeldunak bezala.