
Kluba
TAS-ek gaitzetsi egin du Rafa Páez-en transferraren kautelazko zigorraren kontzesio eza
Kirol Epailetzaren Tribunalak (TAS) gaitzetsi egin du Rafa Páez-en transferraren kautelazko zigorraren kontzesio eza, FIFAk emana zena. Rafa Páez, Eibarrera Liverpool-ek utzita etorri zen, aurreko urtarrilean.
TAS-en erabakiaren arabera, ez du Eibarrek eskaturiko neurria kontutan hartuko, ez omen dagoelako konpondu ezin den kalterik Klubarentzat, eta Epaile Bakarra izendatu du kasu honetarako.
Behin egoera aztertuta, TAS-en epeak eta prozedurarekin aurrera jarraitzeak suposatuko lukeen diru-kostua kontutan izanda, Klubak, espedientearekin ez jarraitzea erabaki du, izan ere, ebazpen positibo baten kasuan, liga amaieran iritsiko litzateke eta alferrikakoa litzateke ordurako.