Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak aro berri bat hasi du gaur Areition

Iñaki Goikoetxearen taldeak gaur hasi ditu entrenamenduak Areitioko Kirol Hirian

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek martxan jarri du gaur aurredenboraldia Areitioko Kirol Hirian. Iñaki Goikoetxearen taldeak gaur egin du lehen entrenamendua eta horretarako jokalari guztiak izan ditu prest, Emma Moreno izan ezik hurrengo egunetan iritsiko dena Europako 19 urtez azpiko txapelketa amaitu berri duelako.

Atzo froga medikoak pasa eta gero, gaur goizean jarraitu dutenak, emakumezkoen lehen taldeak Areitioko zelai batean hasi ditu entrenamenduak. Gaurko goiza talde gazte, ilusioz beterikoa eta aurpegi berriez betea egon da.

Eunate Astralaga (aurreko denboraldian ere utzita jokatu zuena) eta Laura Martí atezainak, Ane Etxezarreta, Alimata Belem, Elena Valej, Sara Martín, Iara Lacosta, Ane Etxezarreta, Amaia Iribarren eta Garazi Facila dira jokalari berriak.

Iñaki Goikoetxearen taldeak, gaurko egunean, 20 jokalari ditu barnean. Horiei, bigarren taldeko sei jokalari gehitu behar zaie, hurrengo asteotan lehen taldearekin dinamikan egongo direnak: Zorione Etxebeste eta Garazi Aurrekoetxea atezainak, Marta López de Guereñu, Uxue Guezala, Noa Ruiz, Iraia Yerobi eta Intza Apellaniz.

Talde armaginak honela hasi du aldaketaz eta ilusioz beteriko denboraldi berria, 10 egun besterik geratzen ez direla lehenengo lagunartekorako. Norgehiagoka uztailaren 26an izango da, 19:00etan, Logroñoko La Isla futbol zelaian.

Listado completo de las jugadoras que conforman la plantilla (20 jugadoras, 4 en calidad de cedidas) del primer equipo femenino a 15 de julio:

  • Eunate Astralaga 
  • Carla Andrés
  • Patri Ojeda
  • Ane Etxezarreta
  • Arene Altonaga (C)
  • Elena Valej
  • Laura Camino
  • Alimata Belem
  • Laura Martí
  • Iara Lacosta
  • Carmen Álvarez
  • Alena Pěčková
  • Adela Rico
  • Sara Martín
  • Mireia Masegur
  • Malen Uranga
  • Emma Moreno
  • Garazi Facila
  • Amaia Iribarren
  • Nati Cano