Skip to main content
Lehen Taldea

Astelehenean jarriko dira salgai Sportingen aurkako partidarako sarrerak

Salmenta Orsaixanen edo Klubaren webgunearen bidez egingo da

There are no reactions yet. Be the first!

Astelehenean jarriko dira salgai maiatzaren 20an Ipuruan (18:30) Sportingen aurka jokatuko duten partidarako sarrerak.
Sarrerak 9:30etatik aurrera erosi ahal izango dira Orsaixanen bertan edo Klubaren webgunearen bitartez. Salmenta aldi berean hasiko da Orsaixanen eta online.
Sarreren prezioa 15 eurokoa da helduentzat eta 10 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat.
Orsaixanen, abonatu bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu, abonatu txartela aurkeztu ondoren. Ez zaizkio abonatu bati bi sarrera baino gehiago salduko, nahiz eta txartel bat baino gehiago eraman. Sarrerak online erosteko, abonatuak euren gakoekin sartuko dira salgai.
Sarrerak geratzen badira, asteazkenean jarriko dira salgai, 9:30ean, eta 18 eta 25 euro arteko prezioa izango dute (10 euro haurrentzako sarrerek). Salmenta presentziala eta online izango da, eta pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera izango ditu.
VIP sarrerak ere salgai jarriko dira 90 euroren truke.