
Fundazioa
Genuine taldeak Burgosen jokatuko du asteburu honetan
Denboraldiko azken-aurreko konzentrazioa da
LaLiga Genuinen parte hartzen duen SD Eibar Fundazioaren taldeak erronka berri bat du asteburu honetan, Ciudad Deportiva Castañaresen (Burgos) parte hartuko baitu denboraldiko bosgarren kontzentrazioan.
Eibarrek Fundació Fútbol Base Reus (larunbata, 10:00etan), Burgos CF (larunbata, 18:30ean) eta Real Sociedad Fundazioa (igandea, 12:00etan) izango ditu aurkari.
Burgosko fasea amaitu ondoren, LaLiga Genuine txapelketa Vila-realen amaituko da, ekainaren 9tik 11ra bitartean egingo den kontzentrazioarekin.