Skip to main content
EU
Fundazioa

Eibarko Genuine taldeak lagunarateko txapelketa jokatuko du Ondarroan

Eibarrez gain, Athletic Clubek, Deportivo Alavesek, Osasunak eta Realak hartuko dute parte

SD Eibarreko Genuine taldeak lagunarteko txapelketa batean parte hartuko du igande honetan Ondarroan, eta Athletic Club, Deportivo Alaves, CA Osasuna eta Reala ere bertan izango dira.


Txapelketa Zaldupeko zelaian jokatuko da eta Eibarrek honako partidak jokatuko ditu: 11:00etan Osasunaren aurka, 11:30ean Athleticen aurka, 12:30ean Realaren aurka eta 13:00etan Alavesen aurka.


Bost taldeek LaLiga Genuinean parte hartzen dute, eta bi fase dituzte aurretik: maiatzaren 12tik 14ra Burgosen eta ekainaren 9tik 11ra Vila-realen.