Skip to main content
Kluba

Eibar eta Eibartarron ospakizuna

Larunbat honetan, Eibar-Lugo partidaren ostean, Eibarrek Lehengo mailara igoera ospatuko du. Ekitaldia S.D. Eibar, Eibarko Udala eta Hierros Servandok antolatuko dute.

There are no reactions yet. Be the first!

Ezarritako ordutegiaren arabera, ekitaldia 22.00etan Urkizu plazatik hasiko da. 150 pertsonako taldea, desfile batean, autobusarekin batera joango da, zeinetan kidego tekniko osoa, jokalariak, zuzendaritza batzordea eta entitate armagineko gainerako pertsonala egongo den.

Antolaketaren arabera, desfilea hurrengoaz osaturik egongo da:

  • Desfilearen aurrealdean gaita jotzaile eskoziar bat joango da jarraigoaren etorreraren berri emanez.
  • Jarraian, kamioi bat bonba birekin konfetia jaurtitzen.
  • Giroa alaitzeko txaranga bat.
  • Hiriaren omenez armagin konpainia bat.
  • Jokalariak irudikatuko dituen Kaleko antzerki konpainia bat.
  • Erraldoi eta dultzaineroak.
  • Beste txaranga bat giroa alaitzen.
  • Azkenik banderen alardea.
  • Eta amaitzeko, autobusa jokalari, kidego tekniko, zuzendaritza batzorde eta clubeko pertsonalarekin.

 

Desfilea ordu bete inguru iraungo du, beraz, udaletxean harrera 23.00etarako aurre ikusten da.

Momentu horretan irtengo dira udalbatzako balkoira, Miguel de los Toyos alkatea, Clubeko Presidentea, Alex Aranzabal, entrenatzailea, Gaizka Garitano, eta taldeko kapitaina, Txema Añibarro.

Behin, agurtu ostean, 23.30etan DJ-arekin, speaker-arekin eta Donostiako Salsa talde batekin animazio saio hasiko da, zeinetan talde guztia aurkeztuko duten Unzaga plazan ezarritako oholtza gainean.

Azkenik, ospakizun ofiziala 00.30etan amaituko da, nahiz eta giro ederrak kaleetan zehar iraungo duen, DJ-ak giroa alaitzen jarraituko baitu 02.00ak arte.