Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar saririk gabe gelditzen da

S.D. Eibarren hutseko berdinketa Huelvako Recreativoren aurkako norgehiagokan, armaginak bakarrik irabazi nahi izan duten neurketa batean.

Partiduaren hasiera oso bizia izan da bi taldeen aldetik, baina hasierako momento hauetan zehar, defentsak erasoen gainetik egon dira une guztietan, ezer ezean utziz arerioaren edozein saihakera.

Pixkanaka pixkanaka partidua moteltzen hasi da, zati batean, adierazi diren falta mordoen ondorioz. Honela ere, bi taldeak euren aukerak izan dituzte, batez ere, area kanpotik eginiko jaurtiketekin, baina punteriagatik eta atezain aukariarengatik inork ez du asmatu.

Golik gabeko berdinketarekin iritis da lehen zatiaren amaiera, heldu da oso parekatua baina aukera argi gutxirekin suertatutakoa. zatia.

Bigarren zatiaren hasieran, armaginak oso ondo irten dira. Eskumago hegalaz guztiz jabetu dira eta hortik zetorren arrisku aukerarik handienak Eibarrentzat. Hortxe izan du Capak gola gertu bere barneraldi batean, baina Cabrerok bere jaurtiketa gurutzatua hankarekin desbideratu du.

Hortik amaierararte, armaginak garaipenaren bila joan dira. Hala eta guztiz ere, ez dira fin egon bukaerako metroetan eta bisitariak dena eman dute defentsako lanetan berdinketako puntua eskuratzeko. 0-0ekoarekin partiduaren amaiera heldu da.

Lorturiko puntuarekin, Gaizka Garitanorenak puntuak pilatzen jarraitzen dute Lehenengo Mailara igotzeko ilusioa bizirik mantentzeko itxaropenarekin.

Datorren asteburuan, Eibarrek Iberostarreko zelaia bisitatuko du R.C.D. Mallorcaren aurka jokatzeko. Partidua igandean, hilak 4, 18:15etan jokatuko da.

 

FITXA TEKNIKOA

EIBAR: Xabi, Albentosa, Capa, Errasti (Diego Rivas 46"), Gilvan Gomes (Urko Vera 65"), Dani García, Yuri, Lillo, Morales (Eizmendi 75"), Jota y Raúl Navas.

RECREATIVO: Cabrero, Corcoles, Vega, Zamora, Montoro, Linares (Nong 85"), Toño (Gallegos 46"), Dimas, Jesús Vázquez, Joselu (Calvente 60") y Morcillo.

EPAILEA: Fernando Lopez Acera (Extremadurarra) etxekoen aldetik txartel horia ikusi dute Errasti, Jota, Lillo, Raul Navas eta Dani Garcíak eta bisitarien aldetik Corcoles, Jesús Vázquez, Vega eta Linares.

3.971 zaletu gaur Ipuruan. Neurketa hasi baino lehen, ixilune minutu bat gorde da Tiro Vilanovaren oroimenean.