Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat eraman du Anxo Carrotik

S.D. Eibarrek hutsean berdindu du gaur arratsaldean Anxo Carron jokaturiko neurketan C.D. Lugoren aurka.

Neurketa etxekoen nagusitasunarekin hasi da. Lugotarrak arrisku askorekin hurbiltzen ziren area armaginera, hala ere, atzekalde eibartarra ondo irten da hasieratik arerioaren erasoak ekidituz. Hala eta guztiz ere, Eibarrek izan du aukerarik argiena Arruabarrenaren oinetan.

Baloi luze bat atezainaren bizkarrera eta Caparen lasterraldira, honek kontrolatu eta Arruabarrenari bidali dio beste honek erraz bultzatu dezan sareetara, baina gola helduko zela zirudienean Mallok geldiketa bikain burutu du gola sahiestuz.

Hortik lehen zatiaren amaierararte indarrak parekatu dira, baina aukerak ez dira heldu eta lehen tartearen bukaerara heldu da hutseko berdinketarekin.

Bigarren zatiaren hasierak, lehenaren gidoi berdina jarraitu du, etxekoek baloi jabetza bereganatu dute, baina asmatu gabe, talde eibartarraren lan onari esker.

Minutuak igaro ahala, partidua berdintzen joan da, hala ere, aukerak ez dira heldu eta aldaketak ez dute izan nahi zuten eragina aukerak suertatzeko. Neurketaren amaierara hutseko berdinketarekin helduz.

 

FICHA TEKNIKOA

LUGO: Mallo, De Coz, Marco, Pablo Alvarez (Pablo Sanchez 60"), Seoane, Sandaza (Renella 66"), Manu, Rafa Garcia, Peña (Iago Diaz 79"), Pavon eta Ivan Perez.

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Capa (Diego Jimenez 69"), Errasti, Arruabarrena (Urko Vera 78"), Dani Garcia, Yuri, Morales (Kijera 89"), Jota eta Raul Navas.

EPAILEA: Jorge Valdes Aller (Gaztela leoitarra) txartel horia erakutsi die Rafa Garcia eta Pablo Alvarez etxekoei eta Boveda, Yuri eta Diego Jimenez bisitariei.