
Lehen Taldea
Eibar bazkaltzeko kontzentratuko da eta 17:00tan iritsiko da Ipuruara autobusez
Biharko partidurako deialdiaren barne dauden Eibarko jokalariak bazkaltzeko kontzentratuko dira hiri armaginetik kanpo, eta 17:00tan iritsiko dira Ipuruara autobusez.
Klubak jokalariei harrera egiteko deialdia egiten die bere jarraitzaileei. Autobusak aldageletarako sarreraren parera iritsiko dira, talde aurkaria iristen den leku berera.
Estación kaletik pasako da autobusa eta Udaletxearen atzekaldetik pasa ondoren Ipuruara igoko da Untzagatik, Elgetara doan errepidetik.