Skip to main content
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat ateratzen du Santo Domingotik

S.D. Eibarrek, puntu baliagarri bat atera du A.D. Alcorconen aurka, etxekoak gehiago merezi izan duten eta armaginak ozta ozta gutxigatik hiru puntuak azken txanpan lortu ez duten neurketa batean.

There are no reactions yet. Be the first!

Partidua hasi da etxekoekin murgildutago, horren fruitu, lehen aukera heldu da. Contraeraso azkar bat eskumako hegaletik, Planok ez du baliatu, bere saiakera sarearen kanpoko aldera joan da. Minutu gutxira, Jotak erantzuna eman du, area ertzetik eginiko jaurtiketa, Gimenez-ek kornerrera bidalidu estu eta larri.

Lehen zatiaren erdialdean, Moralesek zelaia utzi behar izan du lesionaturik, hegalean kolpe bat jaso ondoren, kornerretik gertu. Mainz sartu da bere ordez.

Aukera gutxi suertatu dirar ordutik, argiena, Alcorconen alde, baina zorte txarraren ondorioz, jokalari armagin bat izan baita protagonista. Diego Rivasek gutxigatik ez du sartu baloia bere atean, hala ere, Xabi oso azkar ibili da eta baloia desbideratu du kornerrera.

Golik gabeko berdinketarekin, atsedenaldia heldu da, etxekoen nagusitasunarekin jokoan.

Bigarren zatian, etxekoak golaren bila joan dira burubelarri eta hamaika arazotan jarri dituzte atzelari armaginak, baina horiz jantzitakoak ez dira fin ibili Xabi Iruretaren atearen aurrean.

Armeginak etengabe egon dira defentsa lanetan, neurri handian, non Eneko Bovedak gol marratik baloia ateratzea lortu du, madrildarren gola ekidituz, bigarren zatiaren erdialdean.

Etxekoen erasoengatik ere, azkenengo minutuetan urdingranak nagusi izan dira, gaitera, Urko Verak bere oinetan eduki du garaipenaren gola luzapen denboran. Diego Jimenezek ezker hegaletik erdiratu eta aurrelariak, gupidagabe bortitz jo du baloia, baina Dani Gimenezek baloia gelditu du gola izango zela zirudienean.

Golik gabeko berdinketarekin partiduaren amaiera heldu da. Neurketa bat non etxekoak nahiz eta nagusi izan, ezin izan dute asmatu eta Garitanorenak, puntu gehiago bat eskuratu dute, 50 puntuetara helduz, teoriaz maila mantentzeko beharrezkoak direnak.

Datorren asteburuan, armaginak Hercules C.F. jasoko dute, igandean, hilak 16, 18:15etan jokatuko den neurketan, La Sextako kamerekin lekuko bezala.

 

FITXA TEKNIKOA

ALCORCÓN: Dani Gimenez, Babin, Verdes, Camille, Mora, Sales, Sanz, Juli (Prendes 85"), Martinez (Javito 57"), Plano (Ponce 85") eta Cendros.

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Errasti, Arruabarrena (Urko Vera 76"), Gilvan Gomes (Diego Jimenez 57"), Yuri, Morales (Mainz 23"), Diego Rivas, Jota eta Raul Navas.

EPAILEA: Mario Melero Lopez (Andaluziarra) etxekoen aldetik txartel horia ikusi dute Verdes, Juli, Sanz, Camille eta Babin eta bisitarien aldetik Diego Rivas eta Mainz.