Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek puntu bat atera du Montilivitik

S.D. Eibarrek puntu bat atera du Montiliviko zelaitik Girona F.C.aren aurka bana berdindu ondoren.

Neurketa oso berdindua hasiagatik ere, armaginak gutxinaka beraien erritmoa ezarri dute, arriskua pilatuz korner eta eraso azkarren bidez, Becerra etxekoen atezaina estualdietan jarriz.

Minutuak igaro ahala jokoa asko parekatu da baina aukerarik gabe, hala ere etxekoak arriskuarekin gerturatu dira baina atzealde armagina ederto ibili da, Gironaren erasoak urrunduz.

Golik gabeko berdinketarekin lehen zatiaren amaiera heldu da.

Bigarren zatia hasita, jokoa pausatu egin da. Hala eta guztiz ere, 62. minutuan, arrisku gutxiko jokaldi batean, Eizmdiri bidalitako baloi luze bat, honek controlatu bere aurkaria gainditu eta Urko Verari bidali dio, aurrelariak atzelarian artean jaurti eta baloia zutoin ondotik barrura joan da Eibar aurretik jarriz.

Gutxi iraun du pozak armaginetan, hurrengo jokaldian Ortuñok bigarren zutoinean egonda, buruz bidali du baloira ate barrura korner baten irteeran, berdinketa ezarriz markagailuan.

Hortik amaierararte etxekoak baloia kontrolpean izan dute baina Eibarrek ez dio ezustekoari uko egin kontraerasoen bitartez. Sarturiko aldaketak ez dute eraginik izan markagailuan eta banako berdinketarekin amaitu da neurketa.

Garitanoren mutilak lorturiko puntu ona, hauxe ona egin beharko da datorren larunbatean U.D. Las Palmas jasotzean.

 

FICHA TEKNIKOA

GIRONA: Becerra, Ivan Lopez, David Garcia, Richy, Eloi, Chando (Ortullo 55"), Jofre (Carmona 66"), Gerard (Juanlu 79"), Migue eta Ramalho.

EIBAR: Xabi, Añibarro, Albentosa, Errasti, Urko Vera, Eizmendi (Arregi 70"), Dani Garcia, Yuri, Lillo, Morales (Capa 81") eta Jota.

GOLAK: 0-1 Urko Vera 62 eta 1-1 Ortuño 63"

EPAILEA: Jose Maria Sanchez Martinez (Murtziarra) txartel horia erakutsi dio Eloiri etxekoen aldetik eta Dani Garcia eta Añíbarrori bisitarien aldetik.