Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bolada galdu du Albaceten (3-1)

Armaginek ez dute aukerarik izan Carlos Belmonten

Eibarrek porrota ezagutu gabe bolada galdu du, bost garaipen eta hiru berdinketaren ostean, eta porrota jaso du Albaceteren aurka (3-1).

Etxekoek euren aukerak aprobetxatzen jakin dute, euren bertikaltasunaren eta bigarren jokaldietan asmatu dutelako, eta atsedenaldira 2-0 iritsi dira Higinio eta Juanmaren golei esker.

Juanmak berak egin du 3-0ekoa 56. minutuan, eta horrek ia erabakita utzi du neurketa. Eibarrek aldea murriztu du Quiqueren bitartez 60.ean. Garitanoren taldea saiatu da, baina bere nagusitasunak ez du inoiz golik ekarri. Ondorioz, Albacetek hiru puntuak eskuratu ditu.

Galdu arren, Eibarrek igoera postuetan jarraituko du jardunaldiaren amaieran, ostiralean Ipuruan Real Zaragozaren aurka jokatuko duen partidari begira.

Zalantzarik gabe, Albacetera joan diren zale armaginen babes nekaezina izan da partidako gauzarik onena. Mila esker guztioi!