Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek bere ametsa luzatzen du Anduvan

Armaginak postu gorenetan jarraitzeko ametsarekin jarraitzen dute partidu ia ezin hobe bat burutu ondoren eta 1-4 irabaziz C.D. Mirandesi.

Partidua armaginekin baloi jabetzan nagusi hasi da, askoz gehiago, zorteak eta punteria onak armaginen alde joan denean, 5. minutuan Yurik aurretik jarri ditu eibartarrak. Etxekoak ez dute asmatu baloi bat urruntzean, Yuri baloia jaso du areatik metro batzuetara eta pentsatu gabe, bortitz jaurti du, baloira eskuadrara bidaliz, Prietoren eskuetik urruti eta berdez zioaztenak aurretik jarriz.

Goletik aurrera, bi taldeak ezin izan dute aurkararik sortu, bi taldeetako atzelariak ondo ibili dira aurkariaren saiakerak deuseztatzeko.

Atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago, Ivan Agustinek, Yuri imitatu nahi izan du, baina oraingoan, Xabik bere erreflexuak erakutsi ditu, gutxi heltzen diren tokian eskua ipiniz eta baloia kornerrera bidaliz.

Ezer gutxi gehiago gertatu izan da lehen zati honetan, non eibartarrak aldageletara joan dira momentuko garaipenarekin Yuriren gol ikusgarriari esker.

Bigarren zatian, euria agertu da, Anduvako zelaian baloia azkarrago joan zedin ahalbidetuz. Minutu hauetan, bi taldeal saiatu dira, baina bai Eizmendi baita Koikili ere ez dute asmatu.

Asmatu duena, eta bigarrengo aldiz, Yuri Berchiche izan da. Zarautzko jokalariaren beste urrutiko jaurtiketa bat atea sartu da efektu arraro bat eginez, Prietok ezin izan du ezer egin baloia gelditzeko. Partidua oso alde jarri da armaginentzat.

Armaginak golaren bila jarraitu dute eta ia heldu da, Capak area barruan, atezainaren aurrean egonda eta dena alde edukita, baloia kanpora bidali du, zutoinaren ondotik. Eibarren eraso azkarrak mina sko egin dute gaur arratsaldean.

Asmatu duena, Raul Albentosa izan da. Atzelariak, ederki burukatu du Jotak botatako korner bat eta baloira sareetara joan da zutoinean ikutu ondoren, hirugarrena jarriz Eibarren kontuan eta zoramena aterras Mirandara bidaiatu duten 600 eibarzaleetan.

Hor ez da geratu gauza, 72. minutuan Jota Peleteirok baloia kontrolatu ostean, aurkariak bikain gainditu, area barruan sartu eta kupidarik gabe, baloia sareetara bidali du, atezainaren saiakera ezerezean utziz. Eibarrek partidu aparta burutzen jarraitzen zuen eta lau gol lorturik etxetik kanpo.

Markagailuan tarte handia egondagatik ere, etxekoak ez dituzte besoak jaitsi, Diaz de Cerio aurrelaria, lehenago baloia zutoiaren kontra jo duena, ohorezko gola lortu du baloi geldituko jokaldi nahasi batean.

1-4arekin amaitu da partidu bat non Garitanorenak bikain agertu dira aurkariaren atearen aurrean, talde handiak bezela. Hiru puntu hauekin, Eibarrek lehen postuan jarraitzen du zazpigarren jardunaldiz jarraian eta igoeraren ametsarekin inoiz baino biziago.

 

FITXA TEKNIKOA

MIRANDÉS: Prieto, Flaño, Koikili, Caneda, Muneta, Ivan Agustin (Nagore 73"), Goiria (Diaz de Cerio 61"), Pablo, Rios (Muñiz 68"), Corral eta Iriome.

EIBAR: Xabi, Boveda, Albentosa, Capa, Errasti, Urko Vera, Eizmendi (Lillo 76"), Dani Garcia (Diego Rivas 71"), Yuri, Jota (Arruabarrena 87") eta Raul Navas.

GOLAK: 0-1 Yuri 6", 0-2 Yuri 56", 0-3 Albentosa 63", 0-4 Jota 72" eta 1-4 Diaz de Cerio 86".

EPAILEA: Lesma Lopez (Madrildarra) txartel horia erakutsi dio Iván Agustín eta Flaño etxekoei eta Yuri, Eizmendi eta Lillo bisitariei.