
Kluba
Eibarrek bihar aurkeztuko du bere ekipazio berria
S.D. Eibarrek ostiral honetan 14/15 denboraldirako ekipazio berriak aurkeztuko ditu Hummel-en eskutik.
Untzagako plaza, oraingoan, klubak aukeratu duen eszenatokia izango da taldearen arropa berriak ezagutarazteko tokia. Ekitaldia bihar ostirala 19:30etan ospatuko da.
Ekitaldi honetan ezusteko ugari egongo dira, dantzak, musika, koreografia profesionalak eta gainera, lehen taldeko hainbat jokalari egongo dira lehen taldeko ekipazio berriak aurkezteko.
Aurkepen honen bidez, Eibarzaletu guztioi gerturatu nahi zaie azken nobedadeak, horrenbestez, Eibarko Udalaren laguntzarekin, Untzagako Plazan egingo da.