Skip to main content

Eibarrek salgai jarri ditu Orsaixanen Real Oviedoren aurkako partidarako sarrerak

Asturiaseko taldeak 600 sarrera bidali ditu 20 €-ra

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek salgai jarri ditu Orsaixanen Real Oviedoren aurkako partidarako sarrerak. Partido azaroaren 19an jokatuko da 16:15ean Carlos Tartiere futbol zelaian.

Sarrerek 20 euroko prezioa dute eta Real Oviedoren estadioko bisitarien gunekoak dira.

Sarrerak Orsaixanen salduko dira gaurtik aurrera ostegunera (18:00) arte.

Ezinbestekoa izango da sarrera bat eskuratzen duen zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.