
Kluba
Eibarrek astelehenean jarriko ditu salgai Celtaren aurkako partidurako sarrerak
SD Eibarrek datorren astelehenean, hilak 13, jarriko ditu Real Club Celta de Vigoren aurkako partidarako sarrerak salgai. Partida igandean jokatuko da, hilak 19, 21:00tan.
Sarreren prezioa 50 euro (Ipar eta Hego tribunak) eta 30 eurokoa (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) izango da. Ez da umeentzako sarrera berezirik izango.
Sarrerak Ipuruako bulegoetan salduko dira, 10:00tik 13:00ra eta 16:00tik 20:00ra.