
Eibarrek astelehenean jarriko ditu salgai Anduvarako 300 sarrera, 25 eurotan
Premier Class-ek autobus bidaia antolatu du Mirandako partidarako
Eibarrek astelehenean jarriko ditu salgai datorren ostegunean, 19:00etan, Anduvan jokatuko den partidarako CD Mirandesek bidalitako 300 sarrerak, 25 eurotan.
Sarrera guztiak Anduva estadioko Ipar Harmailakoak dira, 6. atetik sartzeko.
Sarreren salmenta Orsaixanen egongo da eskuragarri astelehenetik astearkenera, ohiko ordutegian.
Premier Class SD Eibarko Agentzia Ofizialak Mirandara joan nahi duten zaleen eskura jarriko ditu osteguneko 16:30ean Eibartik irtengo diren autobusak. Pertsona bakoitzeko kostua 20 eurokoa da.
Autobus txartelak eskuratzeko, interesa dutenek Premier Bidaien bulegora joan behar dute (Fermin Calbeton kalea, 5) astelehenean eta asteartean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.