Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Sevilla FCren aurka galdu denboraldiko lehen partida

Aurkariaren gol bakarrarekin amaitu da 100 minutu baino gehiago iraun dituen partida

There are no reactions yet. Be the first!

Estreinaldiz betetako goiza izan da igande honetan Ipuruan: entrenatzailearekin batera etorri den staff berriaz gain, baita jokalari askok ere lehen aldiz jantzi dute elastiko armagina: Alimata Belem, Emma Moreno, Sara Martín, Amaia Iribarren, Garazi Facila eta Ane Etxezarretak, hain zuzen. Entrenatzaileak ez du aldaketa handirik egin azken partidetan erabilitako hamaikakoekin alderatuta. Astralaga atezain eta bost jokalariz osatutako defentsa-lerro sendo bat Sevillaren erasoak geldiarazteko; aurreko denboraldietan ikusi izan dugunaren antzekoa.

Lehen minutuetan, Eibarrek bere jokoa ezarri du. 7. minutuan, Garazi bikain iritsi da areara, kornerra behartuz Eibarren alde, taldeari gola lortzeko aukera hurbilduz. Une gutxi geroago, Iribarren eta Caminoren arteko konexioarekin egindako jokaldi bikain batek berriro ere Sullastresen atera hurbilarazi du etxeko taldea, baina baloia bandara desbideratu da. Eta handik gutxira, Etxezarretak buruz errematatu nahi izan du, baina baloia langaren gainetik irten da.

Asmo-adierazpen bat bestearen atzetik, Sevillari aukera gutxi utziz amraginen erasoak defendatzeko. Hala ere, Guereñuren desajuste bat eta gero Altonaga eta Etxezarretak ez dira gai izan Rosa Márquezen gola saihesteko.

Atsedenaldiaren ostean, Eibarrek markagailua iraultzeko asmoarekin itzuli da zelaira. Jokoa berriro hasi eta gutxira, Carlak egindako defentsa-jokaldia txartel gorriarekin amaitu da harentzat, eta VAR bidez berrikusi behar izan Iñaki Goikoetxearen taldearen eskaeraz, ondoren ere penaltia eskatu du Sevillak; errebisatu behar izan diren bi jokaldiak Eibarren alde erori dira. Jokoa hainbat aldiz gelditu behar izan da, eta horrek partidaren luzapena 100 minututik gora izatea eragin du.

Eibarrek partidari eutsi dio bigarren zatian, baina ez da gai izan markagailuari buelta emateko. Partidaren lehen ordua beteta, Iñaki Goikoetxeak Amaia Iribarren ordezkatu du Emma Morenorekin. Sevillak ez du aukera argirik izan partida erabakitzeko, baina Eibarrek bai markagailua iraultzeko; bereziki, Sara Martínen bidez, hainbat iritsiera arriskutsu izan baititu, baina taldeak ez du behar bezala definitu. Eibarrek partida kontrolpean mantentzen saiatu den arren, Sevillaren gola eta jokaldiak berrikusteko sistema berrian izandako geldialdi ugariak erabat baldintzatu dute partida, eta baita emaitza ere. Laura Caminok vaselina bat saiatu du, Sullastres aurreratuta ikusita, baina saiakerak ez du markagailua berdintzea lortu.

Partidaren azken zatian ez da aukera oso argirik izan bi taldeentzat, baina Eibarrenak izan dira arriskutsuenak; kontrako zelaian gehiago jokatuz, entrenatzaileak planteatutako helburuetako bat beteta.