
Eibarrek futbol egokituko txapelketa antolatuko du igandean Athletic Club, Deportivo Alaves eta Realarekin
Eibar Hiria Futbol Egokituko IV. Txapelketa Ipuruako Anexo zelaian izango da eta LaLiga Genuineko lau talde bilduko ditu
Eibarrek futbol egokituko txapelketa bat antolatu du igande honetarako, urriak 14, Ipuruako Anexo zelaian, Athletic Club, Deportivo Alaves eta Realaren aurka, guztiak LaLiga Genuineko taldeak.
Anexoa bi zelaitan banatuko da eta SD Eibar Fundazioak, Jaz ta Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatuko txapelketa honetako partiden egutegia honako hau da:
11:30: SD Eibar-Athletic Club eta Reala-Deportivo Alaves
12:15: SD Eibar-Reala eta Athletic Club-Deportivo Alaves
13:00: SD Eibar-Deportivo Alaves eta Reala-Athletic Club.
14:00 Domina banaketa
Genuine Ligako Eibar taldeak lagunarteko partida jokatu zuen atzo, Ipuruako Anexo zelaian, CA Osasunaren aurka. Partida armaginen garaipenarekin amaitu zen (2-1).