Skip to main content
EU

KRONIKA. Eibarrek ez du punturik lortu partidarik galdu ez duen Levanteren aurka

Talde armaginak 3-0 galdu du Buñoleko Kirol-Hirian

Eibarrek 3-0 galdu du partidarik galdu ez duen aten eta sailkapenean hirugarren doan Levanteren aurka. Talde armagina defentsa-lanean zentratuta irten da zelaira, eta gauzak ez dizkie batere errazak jarri Valentziakoei. 

Lehen tartea Levantek partida menderatu du, baina Eibar indartsu eta ordenatu atera da. Gainera, hainbat aukera izan dituzte etxekoek baina ezin izan dute talde armaginarekin, 40. minutura arte. Eta minutu batzuk geroago besterik ez, Levantek bigarren gola sartu du
 
Eta atsedenaldiaren ondoren, valentziarrek hirugarren gola sartu dute lehen minutuetan. Hala ere, orain arte partida bakar bat ere galdu ez duen eta bost garaipen jarraian daraman Levanteren aurka borrokatu du Eibarrek.

Lan defentsibo onaz gain, Eibarrekoek geroz eta zailago jartzen ari dizkiote gauzak aurkariei, lehenengo jardunaldietatik ona eboluzioa erakutsiz. 

Partidaren azken tartea nahiko berdinduta egon da eta ez dira aukera argirik egon bi taldeen partetik. Talde armaginak ez du konfidantza galdu eta markagailua mantentzea lortu dute 47. minutuko gol hori eta gero.

Yerai Martinen taldeak geldialdia izango du hurrengo astean selekzioengatik eta abenduaren 9an bueltatuko da FC Barcelonaren aurkako partidarako, etxetik kanpo jokatuko dena.