
Eibarrek garaipen batekin hasi du denboraldiaurrea Real Unionen aurka (1-0)
Rahmanik lehen zatian sartutako gol batek erabaki du partida
Yanis Rahmanik 17. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Eibarri Real Unionen aurka, armaginen denboraldiaurreko lehen partidan.
Eibarreko entrenatzaile gisa jokatu duen lehen partidan, Joseba Etxeberriak bi hamaikakoak erabat desberdin jarri ditu jokoan denbora bakoitzean. Armaginen lehen partida ere izan da Mario Sorianorentzat.
Eibar nagusi izan da ia partida osoan zehar eta Real Unionek kontraerasorako aukerak bilatu ditu.
Partidako gol bakarra 17. minutuan iritsi da, Yanis Rahmanik area kanpotik egindako jaurtiketa zehatz bati esker.
HAMAIKAKOAK:
- Eibar lehen zatian: Luca; Rober Correa, Berrocal, Aketxe, Rahamni, Yriarte, Tejero, Bautista (Madariaga, 31'), Arana, Arbilla eta Mario Soriano.
- Eibar bigarren zatian: Yoel; Cubero, Venancio, Sergio, Quique, Matheus, Blanco Leschuk, Feuillassier, Chema, Troncho eta Hodei Arrillaga.
- Real Union: Irazusta; Montoro, Ivan, Escobar, Azkue, Quique Rivero, Oyarzun, Iñigo, Joseca, Santos eta Rocrou. Odei Rodriguezek (atezaina), Peruk, Benitok, Beobidek, Vidorretak, Cordobak, Kepak eta Herrerok ere jokatu dute.
Gola: 1-0: 17. min, Yanis Rahmani.
Epailea: Aimar Velasco (euskal ikastetxea).
Asti zelaian (Zarautz) jokatutako partida bostehun bat ikusleren aurrean.