
Lehen Taldea
Eibarrek denboraldi baterako fitxatu du Ivan Ramis erdilaria
Eibar Kirol Elkarteak gaur baieztatu du Levantetik datorren Ivan Ramis erdilariaren fitxaketa denboraldi baterako.
Ramis, Sa Pobla-n (Mallorca) jaiotakoa 1984ko urriaren 25ean, 1,88 metro eta 80 kilogramotako eskuin erdilaria da. Real Mallorcako harrobian hezi zen, bere lehenengo taldean bi garai desberdinetan jokatu zuelarik. Real Valladolid eta Wigan Athletic ingelesean ere jokatu zuen Levantera 2015eko urtarrilean iritsi aurretik.
Ramis, Eibarrera askatasun gutunarekin datorrena, mediku azterketak egin ditu gaur eta arratsaldean bere taldekideekin entrenatu da, José Luis Mendilibarren aginduetara.