Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek bere bandera Lehenengo Mailakoen artean eseki du

Ekitaldi sinboliko bat, non klub bakoitzeko ordezkari bat bere bandera beste talden artean jarri duen.

Futbol Profesionaleko Ligak gaur arratsaldean S.D. Eibar jaso du, Lehenengo Mailara igoera lortu duten taldeekin: Depotivo eta Kordo, baita Bigarren Mailara igo direnekin: Albacete, Racing, Llagostera eta Leganes.

Alex Aranzabal, Presidentearen hitzetan "74 urteko historiaren ondoren, momentu berezi bat da, ez bakarrik zehatz mehatz adierazi nahi duena, baizik eta Eibar inguratu duen guztiagatik".

Aranzabalek gogorarazi du "Orain dela urte eta egun bat Bigarren B Mailan geunden, orduko helburua maila mantentzea zen, gainera Kapital Gehikuntza baturik (oraindik itxi gabe dagoen gaia eta azkenengo esfortsua egin behar dena). Pelikula bat bezala da, hiriagatik pozten naiz, kluba inguratu duen jendeagatik, hauxe ikustea ahal dugunengatik eta baita iadanik hemen ez daudenengatik. Denbora luzean eginiko lan gogorraren emaitza da hau".