Skip to main content
EU

Eibarrek Daniel Lasureren fitxaketa berretsi du denboraldia amaitu arte

Aragoiko futbolariak probaldia gainditu du eta dagoeneko izena emanda dago taldeko jokalari gisa

Daniel Lasurek duela astebetetik zuen probaldia gainditu du eta Eibarrek denboraldi honen amaierara arte baieztatu du bere kontratua.
Aragoiko jokalariak, ezker hegalekoak, Imanol Garcia de Albenizen iraupen luzeko baja ordezkatuko du, otsailaren 18an Lugoren aurkako partidan Akilesen tendoia hautsi baitzuen.
Daniel Lasure (Zaragoza, 1994) Zaragozako harrobian hezitako defentsa da. Zaragozakon ekipoan, Leganesen eta Tenerifen aritu da, eta 75 partida jokatu ditu SmartBank Ligan. Gol bat sartu du eta bost asistentzia banatu.
Jokalari armagin berria Tenerifera joango da gaur taldekideekin, eta Eibarrek Heliodoro Rodriguez Lopez estadioan jokatuko du bihar.