/
Skip to main content
Lehen Taldea

Mestallako porrotaren ostean, jada perikitoetan pentsatzen ari da Eibar

SD Eibarrek 3-1 galdu du Mestallan Valentzia CF-ren aurka, armaginak datozen 3 partiduetan buru-belarri egotera behartzen dituena, lehen mailan mantentzea lortuko badu. Hurrengo norgehiagoka, Espanyol-en aurka datorren ostiralean Ipuruan.

There are no reactions yet. Be the first!

Lehen zatian, nahiz eta etxekoak nagusi izan diren armaginek aurre egin diote momentu oro. Minutuak aurrera joan ahala Nunoren mutilak gero eta gehiago hurbildu dira eibartarren areara, eta 25.ean Otamendik Gayá-ren erdiraketa sare barrura bidali du, partiduko lehen gola eginez. Hala eta guztiz ere, armaginek euren planarekin aurrera jarraitu dute, etxekoei gol gehiago egitea galaraziz eta gol-aukerak sortuz azken minutuetaraino.

Bigarren zatian, Garitanoren mutilak indartsu hasi dira, Valentziarrak ordea lasaiago, eta bataren ete besteen erritmoak berdindu egin direla zirudien. Hala ere, Parejok gola egin du areaz kanpotik 56. minutuan, eta Eibarrek erritmoa jaitsi du berriz ere. Gauzak horrela, 71.ean hirugarrena egin du Alcácerrek, zutoina jotako aldaratze bat baliatuta, partidua erabakita uzteko. Hala ere, armaginek ez dute amore eman eta Ángel-en pase baten ondoren Arruabarrenak gola egitea lortu du.

Norgehiagoka honen ondoren, Garitanoren taldea jada hurrengoan ari da pentsatzen, datorren ostiralean Ipuruan jokatuko dena eta ligako azken hiru partiduen txanpari hasiera emango diona. Hiru final bailiran borrokatuko dira, lehen mailan mantentzearen ametsa bete ahal izateko.

 

Fitxa teknikoa:
3.- Valencia: Alves, Barragán, Otamendi, Mustafi, Gayá (Orban, m.60); Fuego (Negredo, m.78), Andre Gomes, Parejo; Feghouli, De Paul (Piatti, m.67) eta Alcácer.

1.- Eibar: Irureta, Bóveda, Borja, Añibrro, Didac; Boateng, Dani García (Errasti, m.78), Capa, Manu (Ángel, m.68), Saúl Berjón eta Piovaccari (Arruabarrena, m.46).

Golak: 1-0, m.25: Otamendi. 2-0, m.56: Parejo. 3-0, m.71: Alcácer. 3-1, m.85: Arruabarrena.
Epailea: Estrada Fernández (komite kataluniarra). Txartel horiak: Andre Gomes etxekoa eta Dani bisitaria.