
Eibarrek 5.000 bazkide ditu jada
Germán Cordón Ermuako gaztea izan da gaur Klubaren 5000. bazkide-txartela eskuratu duen jarraitzailea, Klub armaginarentzat errekorra suposatzen duen zifra.
Germán eta Ermuako kuadrilako beste lau lagun Ipuruako Ipar Tribunako bazkide egin dira gaur, publiko orokorrari irekitako bazkide egiteko kanpainaren lehen egunean.
Txartelean ageri den zenbakia 8.858 bada ere (Klubaren bazkideen numerazio historikoari jarraituz), Ermuako gaztea izan da 5.000 bazkideko zifra gainditu duen jarraitzailea.
Pasa den astean, itxaron-zerrendan zeuden jarraitzaileek izan zuten bazkide egiteko aukera. Abonu berri hauek 2015-2016 denboraldian soilik izango dira baliagarri.
Ekialdeko Tribunaren lanak denboraldi amaieran hasiko balira, bazkide berri hauek ezingo lukete lanak amaitu arte euren abonua berritu.