Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek izena emateko epea ireki du Mendizorrotzara joan nahi duten abonatuentzat

Alavesek 387 sarrera bidali ditu 20 eurotan eta Eibarrek doako autobusa jarriko du sarrera dutenentzat

Eibarrek izena emateko epea irekiko du gaur, ekainaren 8an Mendizorrotzan jokatuko den igoerako lehen kanporaketako itzulerako partidarako sarrera bat erosi nahi duten abonatuentzat. Eibarrek doako autobusak jarriko ditu Gasteizera joan nahi duten eta partidarako sarrera duten zaleentzat.


Alavesek 387 sarrera bidali ditu 20 eurotan. Horietatik 287 izena ematen duten abonatuen artean zozketatuko dira eta 100 peñakideei emango zaizkie Klubeko Peñen Nazioarteko Federazioaren bitartez.
Zozketan izena eman nahi dutenek esteka honen bidez egin beharko dute: https://www.sdeibar.com/entradas

Izena emateko epea zabalik egongo da Klubaren webgunean asteleheneko 13:30ak arte. Era berean, aurrez aurre eman ahal izango da izena Orsaixango ohiko ordutegian (ostiralean 15: 30etik 19: 00etara) eta astelehenean 9: 30etik 13:30era bitartean. Larunbatean ezin izango da aurrez aurre izena eman. Astelehenean 17:00etan zozketa egingo da eta emaitza argitaratuko da. Sarrerak Orsaixanen jaso beharko dira asteartean goiz eta arratsaldez eta asteazkenean 13:30ak arte.


387 sarreretako bat eskuratzen duten guztiek Klubak ordaindutako doako autobus-plaza batera sartzeko aukera izango dute. Doako autobusa izango dute, halaber, beste bide batzuetatik partidarako sarrera bat erosi izana modu frogagarrian egiaztatzen duten zaleek.


Busetara sartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Orsaixanen dagokion tiketa jasotzea, asteartetik asteazkena baino lehen, 13:30ean. Autobusak partidaren eguneko 17:30ean irtengo dira Ipuruako Anexo zelaiaren azpian dagoen aparkalekutik eta partidaren ondoren itzuliko dira Gasteizko Mendizabala aparkalekutik.