Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

CD Vitoriak Deusto jasoko du Unben RFEF Bigarren Mailara igotzeko lehian

Animatu gure bigarren taldea igandean 15:30etan Unben

Eibarreko abonatuek Unbera doan joateko aukera izango dute igandean CD Vitoria eta Deusto taldeen arteko partidaz gozatzeko. Partida Unben jokatuko da igandean 15:30etan, lehen kanporaketako itzuleran, Bigarren RFEF mailara igotzeko bidean.

Joan nahi duten abonatuek egun horretan bertan Unben abonatu txartela aurkeztuz egin ahal izango dute. Denboraldi osoan zehar egin den bezala, ez da sarreren salmentarik egongo, eta sarrera Unbeko ate nagusitik (goiko atetik) egingo da.