
Aurredenboraldiko egutegia
S.D. Eibarren lehen taldea entrenamenduetara uztailaren 14an itzuliko da, Lehenengo Mailako erronkari ilusioz aurre egiteko.
S.D. Eibarren lehen taldeak lanera uztailaren 14an itzuliko da, astelehena, Lehenengo Mailako estrenaldi zorrotzari aurre egiteko.
Hainbat xehetasun ixteko oraindik, Fran Garagarza, Kirol Zuzendaria aurreratu zuen bezala, guztira 7 lagunarteko partidu jokatuko dira, Bigarren B Maila, Bigarren eta Lehenengo Mailako arerioen aurka.
Lehenengo neurketan, 26an jokatuko da Logroñesen aurka, ondoren, Barakaldo eta igo berri den Racing de Santander izango ditu aurkari. Hurrengoetan, taldeak lau egun igaroko ditu lurralde gaztelarrean, bertan aprobetxatuko du Numancia eta Valladoliden aurka jokatzeko.
Itzuli ondoren, ohiko aurredenboraldiko neurketa jokatuko da Ipuruan, baina arerioa oraindik zehazteke dago, azkenik, S.D. Eibarrek, Errealaren aurka jokatuko du Zarautzen.
Azkenengo neurketa hau Kilometroak 2014ren alde egingo da, urte honetan Urriko lehen igandean Orion egingo den ikastola gipuzkoarren festa eta Orioko Herri Ikastolak antolaturiko ekitaldia. Lagunarteko honen errekaudazioa ekitaldi honetara zuzenduko da.
Ondoren aurredenboraldiaren egutegia zehazten da:
PARTIDUA | EGUNA | ORDUA | TOKIA |
Entrenamenduen hasiera | 14/07/14 | ||
U.D. Logroñes - S.D. Eibar | 14/07/26 | 20:30 | Las Gaunas (Logroño) |
Barakaldo C.F. - S.D. Eibar | 14/07/30 | 19:00 | Lasesarre (Barakaldo) |
S.D. Eibar - Racing de Santander | 14/08/02 | 19:00 | Agorrosin (Bergara) |
C.D. Numancia - S.D. Eibar | 14/08/06 | 20:30 | Los Pajaritos (Soria) |
Gailetaren Txapelketa: R. Valladolid - S.D. Eibar | 14/08/09 | 19:00 | Alberto Fdez. (Aguilar de Campo) |
S.D. Eibar - Arerioa zehazteke | 14/08/12 | s.c. | Ipurua (Eibar) |
Kilometroak: Real Sociedad - S.D. Eibar | 14/08/15 | s.c. | Asti (Zarautz) |
Liga Txapelketaren hasiera | 14/08/24 |