Skip to main content
EU
Kluba

Ekialdeko Tribuna inauguratu da Julen Lopetegiren eskutik

SD Eibarren ordezkari eta Euskadiko kirol-agintari eta politikoen arteko bateraketa izan da

Gaurko eguna Eibarren historian sartu da, izan ere, Ipuruako Ekialdeko Tribuna inauguratu da gaur goizean, nahiz eta instalakuntzak prest egon diren hilabete honetarako.

Hedabide eta zaletu ugari bildu dira inaugurazio ekitaldian. Amaia Gorostiza presidenteak egun ona eskaini die bertan batu direnei eta erakundearen historia gogoratu du. “Tribuna bat ez da egunero irekitzen. Tribunaren behe aldea osatuko duten espazioak martxan jartzen joango gara, museoa eta klubaren denda, kasu. Lehen Mailara igo garenetik tribuna bi berreraiki ditugu, 70 urte dituen zelaiaren beharrezko berritze-prozesua jarraituz.”. Presidenteak harmaila honen garrantzia azpimarratu du, bertatik irteten direlako zelaian entzuten diren abesti eta soinu gehienak lagunarteei ezker. “Inguruko bizilagun guztien prestutasun ona eskertu nahiko genuke, lanak modu naturalean gauzatzea bermatu dutelako”, gehitzen zuen presidenteak.

Denis Itxaso Kultura, Turismo eta Kirol Diputatuaren eta Miguel De los Toyos Eibarko alkatearen presentzia eskertu du Gorostizak.

Zinta moztu eta plaka desestaltzeko, presidenteak Julen Lopetegi Espainiako hautatzailearen laguntza izan du. Lopetegik, gainera, SD Eibar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak garatzen duten Futboleko Adituen Ikastaroaren hasierako ikastaroa eman du.

Julen Lopetegiz gain, tribuna berriak SD Eibarren Administrari Kontseiluko kideen, Luis Maria Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidentearen, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen, Maite Fuentes Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Dekanoaren, Eibarko Udaleko ordezkari politikoen, eta Peña USA eta Peña Eskozia La Brava lagunarteetako kideen presentzia izan du.

Instalakuntza berria aurkeztu ostean, Real Madrid eta SD Eibarren zuzendaritzakoen bazkariaren ordua iritsi da. Eibarko presidenteak eta hainbat kontseilarik Bomba Elkarte Gastronomikoan hartu ditu Madriletik etorritako ordezkariak. Bitartean, Ipuruak hiru entrenatzaile euskaldun handiren elkartzea jaso du: Jose Luis Mendilibar, Julen Lopetegi eta Javier Clemente.

Ipuruako Ekialdeko Tribuna berria

Ekialdeko Tribuna berriak 70. hamarkadan altxatutako tribuna ordezkatzen du. Erabiltzaileei erosotasun parametro garrantzitsuak eskaintzen dizkio jarleku berriekin, zerbitzu higieniko eta tabernarekin, segurtasun eta ebakuazio zerbitzu berri eta hobetuekin, lau bomitoriorekin, kaletik sartzeko bi sarrerarekin, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako gunearekin eta igogailuarekin.