Skip to main content
EU
Kluba

Ekhi Bravok utzita jokatuko du denboraldi honetan Real Unionen

Eibarreko ezker hegalekoa armaginen taldean aritu zen iragan denboraldian

Ekhi Bravo Eibarreko jokalariak utzita jokatuko du 2020-2021 denboraldian Irungo Real Union taldean, Bigarren B Mailako taldean, bi aldeen arteko akordioa lortu ostean.
Ezker hegaleko armagina 2018an iritsi zen Eibarrera, eta denboraldi batez Gipuzkoako Ohorezko Mailako Urko Eibarren jokatu ondoren, joan den denboraldian Eibarreko bigarren taldeko kide izan zen, CD Vitoria, Hirugarren Mailako militantea. Talde horretan 18 partida jokatu eta gol bat sartu zuen.
Ekhi Bravok (Donostia, 1997) 19-20 aurredenboraldia egin zuen lehen taldearekin, Jose Luis Mendilibarren aginduetara, eta Eibarrek jokatu zituen Kopako hiru partidak jokatu zituen (SD Logroñes, Cacereño eta Badajozen aurka).