Skip to main content
EU
Harrobia

Ekaitz Redondo eta Endika Mateos gazteek 2025era arte luzatu dute kontratua Eibarrekin

Ekaitz Redondo (Bilbo, 2004) eta Endika Mateos (Barakaldo, 2004) jokalariek 2025era arte berritu dituzte kontratuak SD Eibarrekin.
Redondo aurrelari trebea da, denboraldi honetan Gazteen Ohorezko Mailan jokatu du, eta bigarren denboraldia egin du talde armaginean. Real Madriletik iritsi zen.
Mateos ezker hegaleko erdilaria da, eta Gazteen Ohorezko Mailan aritu da denboraldi honetan. Aurtengoa bere hirugarren denboraldia izan da talde armaginean. Leioatik etorri zen.