Skip to main content
EU
Kluba

Eibarren ON-LINE denda berria produktu sorta zabalagoarekin iritsi da

Plataforma berriak irudi berritua eta nabigatzeko sistema intuitiboagoa eta errazagoa dauka hiru hizkuntzatan

SD Eibarrek On-Line denda berria estreinatu du, produktu armaginak erosteko plataforma espezifikoa. www.eibarstore.com denda hobetuak ume, etxe, etxeko gauza, entretenimendu edota paseorako produktu berriak dauzka. Denda berrian, gainera, kamiseta pertsonalizatua eskatzeko aukera luzatzen da.

Nabigatzeko sistema berriari esker hiru hizkuntzatan egin ahal izango dira erosketak: euskera, gaztelera eta ingelera. Gainera, erosketak nazioarte mailan egiteko aukera luzatzen da, Eibarren produktuak eskuratu nahi duten zaletuen kopurua handituz.

Eibarrekiko interesa gora doa egunero eta salmentetan nabari da. Europan zehar egindakoei Mexiko, AEB, Argentina, Australia eta Eibarren elastikoa erosteko interesa erakutsi duten Asiako herrialdeak gehitzen zaizkie orain.

Plataforma berriaren sustapenarekin erregistratzen direnen lehen erosketarako %10eko deskontua aktibatu da. Hasierako deskontu honez gain, Fan eta Bazkideek %8ko deskontua izan dezakete denda berrian egindako erosketetan Klubari lotuta dauden bitartean.

Bezeroen arreta hobegaoa eta penintsula barruan egindako 99 euro baino gehiagoko eskaeren doako bildaketa eskaintzen du dendak.