Skip to main content
Kluba

Eibarren Kontseiluak aurrera jarraitzeko indarra, legitimitatea eta ardura daukala adierazi du

Klubeko presidente eta erakunde-presidenteordearen agertzea hedabideen aurrean

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren Administrari Kontseiluak Klubaren proiektuak aurrera eramateko indarra, legitimitatea eta ardura duela adierazi du Mikel Larrañaga erakunde-presidenteordeak.

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak eta lehen aipatutako Mikel Larrañagak, Patricia Rodriguez Zuzendari Gerentearekin batera, hedabideen aurrean agerpena egin dute Klubaren inguruko hainbat gaien errepasoa egiteko.

Mikel Larrañagak aipatu duenaren arabera, “ideia argiek eta egin beharrekoa zer, noiz eta nola egin behar den jakiteak ematen dion indarra dauka Kontseiluak; aurreko Batzarrean akziodunen ehuneko 96aren babesak ematen dion legitimitatea dauka; eta Klubak etorkizunean bere izaera mantentzeko gakoen ardura dauka”.

 “Hau da Kontseilu osoaren sentimendua”, ziurtatu du, “non giro ezin hobean lan egiten den”.

Amaia Gorostizak adierazi du oraindik ez dela erabaki bat hartu gaur eguneko Kontseiluko kideek denboraldi amaierarako iragarrita dauden hauteskundeetara aurkeztuko direnaren gainean.

Eibarren Presidenteak adierazi du Kontseiluaren barruan Komisio Juridikoa sortu dela hauteskundeak egiteko prozedimendua zehazteko.

 “Klubak hauteskundeak egiten dituen lehen aldia da eta gauzak ondo egin nahi ditugu. Horrela, kontaktuak izan ditugu eta izango ditugu antzeko esperientziak izan dituzten Klubekin, ahalik eta formatu egokiena zehaztu eta dena modu perfektuan irteteko”.

Kanpoko enpresa batek azken urteetan Klubeko Kontseilari eta langileek egindako gastuen kontu-ikuskaritzaz ere mintzatu da, eta adierazi du otsailean prest izango dela azken txostena, eta hau publiko egingo dela.

Batzar Orokorrean euren ordezkaritza abokatu bati eman zienei bidalitako burofax bidalketari buruz ere aritu da. “Burofaxen bidalketa Kontseiluaren ardura eta betebeharra zen”, adierazi du.

 “Ardura penala dago informazio konfidentziala zabaldu dutenengan eta gure betebeharra zein edo zeintzuk izan diren jakitea da. Pertsona horrek edo pertsona horiek informazio hori bide zuzenetik eskatzeari uko egin zien, Klubari idatziz eskatuz, eta horrela balitz, erantzungo zitzaien. Aitzitik, informazio hori Batzar Orokorrean erabiltzea nahi izan zuten Kluba ezengonkortzeko helburuarekin”.

 “Gure betebeharra kontu honen amaierara arte iristea da, benetan zer gertatu den jakin arte. Dena muntaia izan dela erakusten duten ebidentziak ditugu. Ez da kasualitatea Eibarrekin zerikusirik ez duen abokatu batek elkar ezagutzen ez diren eta munduko toki ezberdinetakoak diren 9 akziodunen ordezkaritza izatea. 9 akziodun hauei bidalitako burofaxekin jakin dugun zerbait izan da eurek ez zekitela zertarako erabiliko zen ordezkaritza hori”.

Kirol Hiriaren inguruan, “Kontseiluaren lanen zati handia hartzen duen Klubaren helburu estrategikoa da”, adierazi du Mikel Larrañagak.

 “Futbol profesionalari eta harrobiari erantzuna eman behar zaio. A Plana denak elkarrekin Eibarren egotea da, baina hori oso zaila da. Diskrezioagatik ezin dugu datu gehiago eman”.

 “Kontseiluak Entrenatzaile Taldean konfiantza osoa dauka”, adierazi du Amaia Gorostizak, ·oso gustura eta pozik gaude eurekin”.

Iragarkiak dauden Ekialdeko Tribunan pankartak jartzearen inguruan, presidenteak adierazi du “denbora baterako akordioa” lortu dela adierazi du, eta “”publizitate akordioak eta La Ligako arauak konprometitu gabe iritsiko gara azken akordiora”.

Mikel Larrañagak Ipuruako zaletuei Klubaren eskerrak eman nahi izan dizkie, “ bere jarreragatik” eta partiduetan taldeari ematen dien laguntzagatik.