Skip to main content
EU
Kluba

Eibarren Bigarren Taldeak Bigarren B Mailara igotzeko fasea jokatuko du hamahiru urteren ostean

Azken aldia 2003-2004 denboraldian izan zen

CD Vitoria Bigaren B Mailara igotzeko fasera sailkatzea Eibar B-k, SD Eibarren Bigarren taldea izandakoak, 2003-2004 lortu zuen sailkapenaren 13 urte beranduago ematen da.

Denboraldi hartan, Eibar B-k 4. postuan amaitu zuen Hirugarren Mailan eta Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituen, baina ez zuen mailaz altxatzea lortu.

Oraingo honetan, CD Vitoria bigarren geratu da Hirugarren Mailako IV. Taldean eta domeka honetan Badajozeko CD Azuagaren aurka jokatuko du igoera lortzeko lehen kanporaketan.