Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek 3-0 galdu du Santiago Bernabeun

Armaginek irudi ona utzi eta gehiago merezi izan dute Real Madrilen aurka

Eibar neurketa ideiak oso garbitu dituela zelairatu da, aurkariaren baloi irteerak oztopatu eta ahalik eta arrisku gehien sortu asmoz. Hala, neurketako aurreneko minutuetan talde armaginak madrildarra estutu eta Jordanen bitartez gol aukera izan du. 

Hala ere, madrildarrak 18.minutuan aurretik jarri dira, Paulo Oliveirak bere atean sartutako golari esker. Ondoren Asensiok bigarrena egin du, Iscoren jokaldi ikusgarri baten ondoren. Eibarrek ez du atzera egin, eta berera jarraitu du, markagailuan atzetik egonda ere Casillaren ate ingurua bilatuz. 

Bigarren zatian Eibarrek bereari eutsi dio, eta madrildarren area ingurua bilatu du. Mendilibarren gizonak tarteka jaun eta habe izan dira, eta gol aukera bat baino gehiago izan dute aldeak murrizteko. 

Hala ere, Real Madrilek hirugarrena egin du 82. minutuan, Marceloren bitartez, eta 3-0koaren amaierara iritsi da neurketa.