Skip to main content
EU

Eibarreko zazpi jokalarik armagin izateari utziko diote ekainaren 30ean

Dmitrovicek, Oliveirak, Cotek, Pape Diopek, Enrichek, Pedro Leonek eta Inuik ez dute klubean jarraituko

Zazpi jokalarik utziko dute kluba ekainaren 30ean: Marko Dmitrovic, Paulo Oliveira, Cote Valdes, Pape Diop, Sergi Enrich, Pedro Leon eta Takashi Inui, hain zuzen.

Dmitrovicek, Paulok, Papek eta Pedro Leonek kontratua amaitu dute. Cotek, Sergi Enrichek eta Inuik, aldiz, jaitsieraren ondorioz kontratuan zuten klausulagatik ez dute jarraituko.

Guztietatik, Sergi Enrichek eman du denbora gehien klubean, 2015eko ekainean iritsi zen eta sei denboraldi egin ditu. Inui ere 2015ean iritsi zen eta bost denboraldi egin ditu bi etapatan: 2015 eta 2018 artean eta 2019 eta 2021 artean. Pedro Leonek bost denboraldi jokatu ditu jarraian 2016 eta 2021 urteen artean.

Bestalde, Paulo Oliveirak, Marko Dmitrovicek, Cote eta Pape Diopek lau denboraldi eman dituzte taldean (2017 eta 2021 artean), Pape 17-18 denboraldiko neguko merkatuan sartu bazen ere.

Zazpi jokalariak Eibarrek Lehen Mailan izan duen historiaren parte dira eta klubak armagin bezala erakutsitako dedikazioa eta profesionaltasuna eskertzen die eta etorkizunean zorterik onena opa die.