Skip to main content
EU
Kluba

Eibarreko oinarrizko futbol, martxan

13 taldetako 300 jokalarik baino gehiagok osatzen dute armaginen harrobia

Baloia Eibarreko harrobi osoarentzat da jada, talde armaginaren oinarrizko futbola osatzen duten taldeen aurkezpena egin ondoren.
300 jokalari inguru daude gaur aurkeztu diren 13 taldeetan (9 gizonezko eta 4 emakumezko). Guztira 80 pertsonak osatzen dute Eibarren harrobiko sailen organigrama.
Futbolariak 500 dira Eibarko Futbol Eskola osatzen duten 200 haur inguru gehitzen badira.
Taldeen aurkezpenaren aurretik prentsaurrekoa egin dute Cesar Palaciosek, Eibarreko Kirol Zuzendariak; Raul del Pozok, oinarrizko futbolaren arduradunak: eta Jordi Torresek, emakumezkoen Futbolaren arduradunak.