Skip to main content
Fundazioa

Eibarreko jokalari ohiek Villarrealen aurkako garaipenik handiena Ipuruan gogoratu zuten

92-93 denboraldian izan zen, Ipuruan, talde biek Bigarren Mailan jokatzen zutenean

There are no reactions yet. Be the first!

Pasa den asteburuan, Ipuruako Presidentetza Palkoan armaginen neurketa euren palko kideek baino intentsitate handiagoarekin bizi zuten bi ikusle izan ziren. Hain zuzen ere, Bixente Oyarzabal eta Óscar Artetxe jokalari ohi mitikoei egin zieten harrera Amaia Gorostiza Presidentea eta Jon Ander Ulazia Kontseilariak eta Fundazioaren Presidenteordeak. Bertan, biek gogoratu zuten grina eta harrotasunezko sentimendu nahasiekin 92-93 denboraldian jokaturiko norgehiagoka. Orduan, Eibarrek momentura arte Ipuruan lortutako garaipenik handiena eskuratu zuen Bigarren Mailan jokatzen zuen Villarrealen aurka. Armaginak 4-2 irabazi zuten, Maestre (bere atean), Bixente, Artetxe eta Iñaki Aldalurren golei esker.

Horrelako istorioetaz hitz egingo da hurrengo azaroaren 19an Astelenan, SD Eibarren historiaren parte izan diren jokalari, entrenatzaile, presidente eta zuzendari ohiei egingo zaien bazkari-omenaldian.

SD Eibarreko jokalari ohiek eta beste aintzinako kideek Ekialdeko Tribuna inauguratuko dute azaroaren 19an, armaginak eta Celtaren aurkako partidaren egunean. SD Eibar Fundazioak Eibarko Udala eta Eibarko Udal Kirol Patronatuarekin batera antolaturiko ekitaldia izango da.

Omenaldia jasoko duten kideek, plaza erreserbatu behar dute bertaratu nahi badira. Horretarako, 15 euro sartu behar dituzte ES83 0138 0005 1400 1056 1744 kontu zenbakian. Bildutako diru guztia, Deparkel tokiko GKErentzat izango da, Parkinsonaren kontra borrokatzen duena.

Dudarik balego, Roberto Marzanak argituko ditu 670 97 04 14 telefonoan. Klubak eskerrak ematen dizkio Beteranoen Elkarteari ekimen hau bideratzeko izan duten inplikazio eta arduragatik, 2013an programatu zena 75. urteurrenerako eta Ipuruako berritze lanen ondorioz atzeratu behar izan dena.

Azaroaren 19ko omenaldiaren bitartez, SD Eibarrek euren lana eta ahaleginarekin Kluba gaur egungo egoera pribilegiatura eraman duten pertsonak aintzat hartu nahi ditu, geure nortasuna osatzen duten balioak sustatu dituztenak.